Aerotermia
Aerotermiaren bidez aire naturalaren kanpoko energia xurgatu eta berreskuratzen da, eta beroa etxebizitzako berokuntzaren barne zirkuitura igortzen du. Era berean, udan giroa freskatzen du eta ur bero sanitarioko ekoizpena kudeatzen du.
Airearen energia naturala aprobetxatzeko modu bat da, etekin handienak lortzen dituen energia berriztagarri bat, ingurumenarekin begirunetsua dena. Dauden energia-iturriak ordezkatzeko alternatiba bat, instalazio eta mantenu errazagoarekin.
Zerbitzuak
Energia aprobetxamenduko instalazioak egiten ditugu, hauetarako:
- Ur bero sanitarioa.
- Berokuntza eta/edo hoztea
- Igerilekuak berotzea (energia berriztagarriekin bakarrik egin daitekeena).
Ikerketak neurrira egiten ditugu, energia aprobetxamendu hobea lortzeko.
Energia garbia
Aerotermia ingurumenarekin begirunetsua den energia da, hurrengoengatik:
- Kanpoko airearen energia doako energia iturria da, berokuntza ekologiko baterako.
- Airean dagoen energia agortezina da, berriztagarria eta izadian dagoena.
- Airea berreskuratzeko sistemak eta erabilitako fluidoek ez dute kutsatzen; hau da, ez dute eragin negatiborik sortzen ozono-geruzarako.
- Atmosferara igortzen den CO2 kopurua murrizten da.