Berokuntza

Berokuntza-instalazio mota guztiak egiten ditugu:

  • Berotegi Indibidualak.
  • Berotegi ekonomikoak.
  • Berogailutak.
  • Su bajuak.
  • Marka guztietako horma edo oineko galdarak: gasarekin edo gasolioarekin; Pelleteko galdarak (Biomasa).
  • Aluminiozko, burdinurtuzko, karbono-altzairuzko,… erradiadoreak ohikoak edo diseinukoak.
  • Zoru bero-emailea.
  • Horma bero-emailea.

Zoru bero-emailea

Zoru bero-emailea zoladuraren azpian kokatutako sare-polietilenozko hoditeri bilbadura batetik doan ura erabiltzen duen berokuntza-sistema bat da. Bai berorako, bai freskatzeko erabili daiteke, gauden urtaroaren arabera. Horrek tenperatura egokia eta uniformea eskaintzen du, giro idealaren hezetasun erlatiboko mailan.

Zoru bero-emailearen abantaila nagusiak:

  • Eraginkortasuna: nahikoa da uraren tenperatura 40-50º izatea, ohiko sistema baten 65-80º beharrezkoen aldean. Horrekin energia-kopuru handi bat aurrezten da.
  • Mantenua eta faktura: urteko berogailuaren mantenduaren eta fakturaren prezioak txikiagoak dira.
  • Higienea: zoru bero-emaileak hautsa eta airearen dauden partikulak mugitzearen arazoa saihesten du, esate baterako, akaroena, hain zuzen ere, haurrentzat eta arnasketa-afekzioak eta alergiak dituzten pertsonentzat hain kaltegarriak direnena. Modu horretan, giroaren osasungarritasunaren alde egiten du, eta hezetasun egokia mantentzen du.
  • Diskrezioa: etxebizitzan ez du bizi-espaziorik okupatzen (erradiadoreak esate baterako). Instalazioa zoruan egiten da; errendimendu handiagoa lortzen da, barne espazioaren plangintzan erabateko askatasuna emateaz gain.
  • Udan freskatzea: Zoru bidezko freskatzeko sistema bihurtu daiteke, ura hozteko sistema bati lotuz.

Non erabili daiteke zoru bero-emailea?

Zoru bero-emailea edozein girotan instala daiteke: etxebizitzan, industrian, obra berrian edo birgaitze obran.

  • Etxebizitzetan, bai indibidualetan zein taldekoetan.
  • Taldeko eraikuntzetan: bulegoak, fabrikak, ikastetxeetan, haurtzaindegietan, hirugarren adineko egoitzetan, elizetan eta abarretan.
  • Kirol-instalazioetan: gimnasioak, tenis-pista estaliak, igerilekuak, kiroldegiak, etab.
  • Industrian: airea girotzeko sistema integral gisa.
  • Atari zabalean, izotzaren aurka aparkalekuetan, oinezkoentzako eremuetan, sarrera-aldapetan, eskaileretan.

Gelako beroaren banaketa, nagusiki, erradiazio bidez banatzen da, eta horrek erosotasun sentsazio handia sortzen du eta energia-kontsumoa murrizten du.