Eguzkiko energia termikoa
Eguzki-energia eguzkitik datorren erradiazio elektromagnetikoaren aprobetxamendutik lortzen dugun energia da. Erradiazio hori kaptadoreen bidez aprobetxa daiteke, horiek energia termiko bihurtu dezaketelako erradiazioa.
Energia termiko hori bai U.B.S (ur bero sanitarioa) emateko, bai berokuntzako ohiko sistemari laguntzeko, erabili daiteke.
Zerbitzuak
Energia aprobetxamenduko instalazioak egiten ditugu, hauetarako:
- Ur bero sanitarioa.
- Berokuntza eta/edo hoztea
- Igerilekuak berotzea.
Ikerketak neurrira egiten ditugu, energia aprobetxamendu hobea lortzeko.
Eguzki-kaptadoreak
Eguzki-kaptadore termiko mota guztiak instalatzen ditugu. Horien arteko aldea erabiltzen duten isolamendu termikoan eta kontzentratzaileak erabiltzean edo ez erabiltzean dago, eta erabilera-tenperatura ezberdinetara egokitzen dira. Tenperatura handiagorik txikiagora:
- Hutseko hodietako kaptadoreak (ura berotzea eta lurrina ekoiztea).
- Estaldura duten kaptadore kontzentratzaileak (CPC).
- Estaldura duten kaptadore lauak (ura berotzea).
- Estaldura gabeko kaptadore lauak (igerilekuen aire-girotzea).
Igerilekuen beroketa
IT. 1.2.4.6.2 Eguzkiaren ekarpena, igerileku estaliak berotzeko.
- Igerileku estalietan, ura berotzeko beharren zati bati eguzki-energiaren kaptazio, biltegiratze eta erabilera sistemak jarriz erantzungo zaio.
- Igerileku estaliak berotzera zuzendutako instalazio termikoek beteko dituzte, eragiten dieten Eraikuntzako Kode Teknikoaren HE 4 “Ur bero sanitarioko eguzkiaren ekarpen minimoa” atalean finkatutako eskakizunak.
IT 1.2.4.6.3 Eguzkiaren ekarpen minimoa, atari zabaleko igerilekuak berotzeko.
- Atari zabaleko igerilekuen ura berotzeko, energia berriztagarrietako iturriak erabili ahalko dira; eguzki-energia, edo hondakinak. Ezingo da ohiko energia erabili atari zabaleko igerilekuak berotzeko.
- Atari zabaleko igerilekuak berotzera zuzendutako instalazio termikoek, eguzkiko instalazio termikoa izanez gero, beteko dituzte, eragiten dieten Eraikuntzako Kode Teknikoaren HE 4 “Ur bero sanitarioko eguzkiaren ekarpen minimoa” atalean finkatutako eskakizunak.